NEOLIBERALISMOA ETA URREZKO AROA
NEOLIBERALISMOA ETA URREZKO AROA 1. Garai neoliberalaren interpretazio ekonomikoan egiten den ohiko akats bat da gerraosteko garaiarekin alderatzera mugatzea. Garai horri kapitalismoaren Urrezko Aroa esan zaio, ondo esanda ere. 2. Zuzeneko alderaketa horren ondorioak ikaragarriak dira, itxuraz. Gerraosteko garaiarekin alderatuta, neoliberalismoarekin dena izan da askoz ere txarragoa: per capita BPGda, produktibitatea, Itxuraz, eredu neoliberalaren emaitzak gerraostekoak baino txarragoak izan dira, modu nabarmenean. 3. Hala ere, gerraosteko garaiari aplikatutako Urrezko Aroa terminoak berak jartzen du agerian zein den aintzat hartu beharreko ikuspegi historikoa, adierazitako analisian ildo horretan sakondu aurretik. Urrezko Aroa terminoa erabiltzen da, kapitalismoaren bilakaeraren barruan, gerraostean Europan bizi izandako oparotasungaraia nabarmen aparta izan zelako. Etengabeko hazkundea eta oparotasuna ezaugarri izan zituen garaia da, garai neoliberalarekin zerikusirik ez du
|
|