Min Dit Miraz Bezar (2009) ( Jatorrizko bertsioa, euskarazko azpitituluekin)
Ipar Kurdistaneko hiri nagusian (Amed Diyarbakir) bi haurrek eta 90eko hamarkadako gerratik ihes egindako beste askok bizi duten errealitate gordina islatzen duen filma hunkigarria eta ederra aldi berean. Haur protagonisten interpretazio zoragarria bihotzetara iristen da zuzen zuzenean. Donostiako Zinemaldiko 2009ko edizioan Gazteriaren Saria jaso zuen filmak. Hanburgo, Gent, Nurenberg, Praga, Antalya eta Istanbuleko zinemaldietan saritua. ZUZENDARIA: Miraz Bezar. GIDOIA: Miraz Bezar eta Evrin Alatas. AKTOREAK: Senay Orak, Muhammed Al, Hakan Kersak, Berivan Ayazâ PRODUKTOREAK: Miraz Bezar eta Fatih Akin. Izenburua: Min Dit (kurdueraz, izatez: Ikusi dut ); ingelesez, Before Your Eyes edo Min Dit: The Children of Diyarbakir. Estekak: Wikipedia, Imdb
|
|